Uda badator!

hirinet 2013ko eka. 20a, 10:18

uda-badator2013ko ekainaren 21a, ostirala, goizeko 07.04 puntu-puntuan. Hauxe dugu askorentzat desiratuena den urtaroaren hasiera, udarena, alegia. Hasiera ofiziala, behintzat, azken egunetako eguraldia ikusita zaila izango baita uda heldu dela sentitzea. Urtaro luzeena dugu uda, aurten 93 egun eta 15 orduz egongo da gurekin eta datorren irailaren 22an utziko gaitu, udazkenari lekukoa pasatuz.

Udaren hasiera ez da beti egun berean ematen, ekainaren 20tik 22ra izan ohi da, Eguzkia iparraldeko puntu gorenera heltzen denean (23º y 27'). Izan ere, egun batzuetan zehar, eguerdian, zeruan urte osoko punturik altuena erdiesten du eguzkiak eta egoera honi udako solstizioa deritzogu. Momentu honetan ere, negua hasiko da hego hemisferioan.


Hori dela eta, udan urteko egunik luzeena izango dugu eta ekainaren 21ean 15 ordu inguru izango dugu eguzkia gure artean. Neguko egunik motzena, aldiz, bederatzi ordu ingurukoa izan ohi da.


Egun hauetan afelio deituriko fenomenoa ematen da eta Lurra eta Eguzkiaren arteko distantzia handiena emango da. Aurten uztailaren 5ean izango da, planeta eta astroaren arteko distantzia 152 milioi km ingurukoa izaki.


Perseidak ozar-izarrak edo San Lorenzoren malkoak aurten abuztuaren 12an ikusteko aukera izango dugu. Tamalez, urtaro honetan ez da ez eguzki ez ilargi eklipserik izango.


Eguraldiari dagokionez, azken egunetako giro kaskarra gaindituko dugula adierazten du Euskalmetek egindako iragarpenak. Izan ere, uda hasiko den egunean, goizean, aterruneak luzeak izango dira eta ez du ia euririk botako. Arratsaldean ostarteak zabaltzen hasiko dira eta termometroek 18º markatuko dute. Larunbatean giro eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu baina igandean tenperaturak berriro ere behera egingo du eta azken egunetako eguraldia izango da nagusi.

 

eguraldia-euskalmet

 

 

Iturria: Euskalmet

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide