Sarburu, Salburuko euskara kultur elkarte berria

hirinet 2013ko ira. 5a, 09:29

sarburulogozuriaKultur elkarte berria jaio da Salburuan: Sarburu euskara taldea. Gasteizko auzo berri honetan kultura eta euskara sustatzeko asmoz sortu dute elkartea eta aurkezpen ofiziala irailaren 29ra arte izango ez bada ere, aurretik, giroa berotzen joateko musika-bertso-poteoa euskalduna antolatu dute.

Auzoko tabernetatik igaroko den musika-bertso-poteoa irailaren 12an, ostegunean, burutuko da. Hitzorduari 19.30ean emango zaio hasiera Juan Carlos I kalean dagoen Akure tabernan. Jarraian, tabernaz taberna ibiliko dira gaiteroekin eta bertsolariek 10 minututako saiotxoa egingo dute taberna bakoitzean.


Datorren osteguneko musika-bertso-poteoa bera irailaren 29an egingo den aurkezpenera ahalik eta jende gehien hurbiltzeko baliatu nahi dute eta, besteak beste, eskuorriak banatuko dituzte egitarauaren berri emanez.


Horiek horrela, irailaren 29an, igandean, 12.00etatik aurrera Salburuako parkearen sarreran (hizkien ondoan) ekingo diote Sarburu kultur elkartearen aurkezpenari. Beste askoren artean, herri kirol partehartzaileak (umeentzako eta hain umeak ez direnentzako), globoflexia, mintzodromoa, auzoko euskaltzaleen argazkia eta luntxa egingo dute.

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide