'Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak' ikastaroa

hirinet 2013ko eka. 13a, 11:43

udako-ikastaroak-ehuEuskal Herriko Unibertsitateak euskara eta hedabideei buruzko ikastaroa antolatu du ekainaren 18an eta 19an. Ikastaroak Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak du izenburua, eta besteak beste hizlari hauek izango ditu: Kike Amonarriz soziolinguista eta telebista aurkezlea, Mikel Irizar Topagunearen eta Tokikomen lehendakaria, Iban Arregi Berria taldeko hedabideen arduraduna, Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Asier Larrinaga EITBren Hizkuntza Zerbitzuko arduraduna.  

 

Euskaraz egingo da ikastaroa,  Donostiako Miramar Jauregian.

Kike Amonarrizen zuzendaritzapean, ikastaro honetan hedabideek euskara normaltzeko prozesuan zein helburu eta funtzio bete behar dituzten izango dute mintzagai.


Matrikula: 68 €


Egitaraua eta informazio gehiago: Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak’ ikastaroa

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago