Klik

hirinet 2013ko eka. 12a, 02:00

klikIrria ahoan duzu, neskatxa, kamera tzarraren objektiboa nigana zuzendu eta argazki bitxia aterako duzula pentsatzen ari zarela. Hara, atso gajoa, ia itsu, txanpon apurrak kontatzen! Balantza honen atzetik nabari dizut ni baino gehiago sentitzen ari zarela: zer jakingo duzu zuk ba bizitzaz!

 

Ez zaizkizu Ribbentrop eta Molotov izenak ezagunak egiten, baina haien sinadurek nire haurtzaroa eta gaztaroa baldintzatu zuten, zeharo. Ez dakizu zer den, herrialde libre batean jaio arren, txikitatik komunisten, nazien, eta berriro komunisten zapalkuntza jasatea, 50 urte luzez.


Ziur asko etxean kexu zaretela krisi ekonomikoaz, independentzia faltaz, etorkizunaz... Egin al duzu zeozer hori aldatzeko, neska? Guk egin genuen, bai. Ondo gogoan dut 1989ko abuztuaren 23a. Arratsalde epel hartan bi milioi lagun eskutik heldu ginen: 600 kilometroko giza kate batez Tallinn, Riga eta Vilnius lotu genituen, gure herrien independentzia eskatzeko.


Ateratzen ari zaren argazkiez haratago ­–kolorea, konposizioa, fokatzea...- ez bazara gai gugandik ikasteko... zertara etorri zara Rigako merkatu honetaraino?

 

Egilea: Saioa Ferro

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago