Lanuzte hauek aste osoan zehar egingo dira eta ekainaren 17rako langileek deitu duten greba orokorrean amaitu egingo dira. Langileen esanetan, lanuzte hauek enpleguaren aldekoak eta EITBk irratian gauzatu nahi duen berregituraketaren aurkakoak dira.
Informazio gehiago: SOS Radio Vitoria
Radio Vitoriako langileek lanuzteak egiten hasiko dira gaur, zuzendaritzak egin nahi dituen kaleratzeak salatzeko xedez. Lehenengo lanuztea ekainaren gaur izango da eta ‘El Madrugador’ eta ‘Plaza Nueva’ bezalako programetan izango du eragina.