Planetaren Espiritua Nazioarteko Jaialdia, Agurainen eta Gasteizen

hirinet 2013ko eka. 10a, 10:31

planetaren-espirituaPlanetaren Espiritua Nazioarteko jaialdiak Araba bisitatuko du ekainaren 13tik 15era bitartean. Kultura gutxituen arteko topaketa hau hartuko du Agurainek datorren 13 eta 14ean Planetaren Espiritua Nazioarteko Jaialdiarekin. Besteak beste, gurea bezalako kultura gutxietako indigenak ezagutzeko parada izango dute Aniturriko DBHko gazteek ekitaldiari esker, 11:30 Harresian egingo den foroari esker.

Inglesez egingo den topaketak masaaiak, Australiako aborigenak, pigmeoak, eta Amerikako zein Amazoniako indigenak izango dira gonbidatu.

Hurrengo egunean goizeko 08:00etan jarraituko du egitarauak. Gure arbasoen kulturaren ikur den Sorginetxeko  trikuharrian bilduko dira jaialdiko partaideak “jakintzaren makulua” Gasteizi emateko, jaialdiaren hurrengo geldialdia.


11:00etan “Kultura Gutxituen Topaketak” foroa irekiko da, oraingoan publiko orokorrari. Arratsaldean, aldiz, ekitaldira gonbidatutako kulturen erakustaldi folklorikoa egingo da, gonbidatu bakoitzak bere herriko dantza eta ohiturak erakutsiko dituelarik. Egunean zehar, bestalde, Acicsak (Aguraingo Kuadrillako Dendarien Elkartea) antolaturik merkatua egongo da San Juan enparantzan.


Ekainaren 14an, Nazioarteko Karabana Ekologikoa iritsiko da Gasteiza. Bergamo (Italia) hiritik irtengo den lehiarik gabeko martxa da hori, Aitona-amona Jakitunen Makila Sakratua eramango duena. Lurreko jatorrizko herrietako ordezkariak (pigmeoak, aztekak, Australiako aborigenak, Amerikako natiboak edo Peruko herri indigenak) elkartuko dira Arabako hiriburuan ekainaren 14an eta 15ean, kulturen arteko eta elkartasunezko ekitaldi batean, zeinean euskaldunek eta ijitoek ere hartuko baitute parte.


Ekainaren 15ean, berriz, Lautada abesbatzak, herri indigenetako taldeek, Rosario Floresek eta Antonio Carmonak kontzertu solidarioa emango dute, Iradier Arena aretoan.


Bi egun hauetan ikuskizunak, hainbat eztabaida foro ireki, musika eta dantza emanaldiak, kulturen arteko topaketak eta lantegiak zein jarduerak izango dira, guztiek ere aukera emango baitute desagertzen ari diren edo desagertzeko zorian dauden herri horien kulturaren zer-nolakoak ezagutzeko.


Informazio gehiago: Planetaren espiritua jaialdia

 



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago