Uraren kontsumoak behera egin duela eta, erritmo apalean bada ere, birziklatze tasak goranzko joera hartu duela diote aurkeztu berri dituzten azken adierazleek. Agenda 21 instrumentuak 1998. urtetik jasotzen ditu 35 adierazle ezberdinen emaitzak.
Mugikortasunari dagokionean, azkeneko lau urteetan hiritarren eguneroko bataz besteko joan-etorriak %28,6 hazi egin dira eta autoan egiten direnak berdin mantendu badira ere, bizikletan egindako joan-etorriak hirukoiztu egin dira eta oinez egiten direnak ere %40 igo dira. Bestetik, gasteiztarrek ur gutxiago kontsumitzen dute. Azken datu hauen arabera, egun batean hiritar batek egiten duen kontsumoa, bataz beste, 15 litrotan jaitsi da.