Kutxabank ala Cuchabanc?

hirinet 2013ko eka. 6a, 09:11

cuchabankXabier Castrillonek Berriara bidalitako salaketak eman dit idatzi honetarako aitzakia.

Euskararen osasun hauskorraren adibide garbia da Kutxabank-ekoa, beste erakunde batzuena bezainbeste.
Duela oso urte gutxira arte Kutxak euskaldunak aintzat hartzen zituen, eta euskararen erabilera normalizatzearen aldeko urrats sendoak ematen hasia zen. Baina banku bilakatu denetik euskarak eta euskaldunok ez bide dugu lekurik Kutxabank-en.


Bere gutunean salatzen duenez, Xabier, Kutxabank-eko bulego batera joan zen izapide batzuk egitera. Berez, berezitik ezer ez daukan ekimena. Baina! …. Baina zer otuko gizonari, eta izapideok euskaraz burutu nahi izan zituen. Non eta Kutxabank-en! Okurritzea ere…


Jendea hartzeko hiru langile zeuden antza denez. Hirurak erdaldun peto-petoak, dirudienez. Xabierren eskariari erantzunez, langile euskaldun baten bila abiatu da horietako bat… ordu laurden geroago heldu omen da langile euskalduna.


Eta galdera da, Kutxabank-ek zer dauka? Langile euskaldun ibiltari bat eskualde bakoitzeko?
Zergatik ez, Kutxabank-en gisako izen probintzianoak alde batera utzi, eta Cuchabanc, Cajabanc edo Boxbanc erabili? Areago, Bask-kauntrin (gui ar bask, bai-bai espain…) hain bogan dagoen Center apelllidua erantsi dakioke, Boxbanc Center (y olé)… “Y-olé”, España marka arrakastatsuari heltzearren, noski.


La Caixak, Santanderrek, BBVA-k eta bestek arrasto polita utzi dute nonbait.


Egilea: Itzain

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago