Udalak azaldu duen moduan, esperientzia gutxi duten txirrindulariek hirian bizikletaz seguru zirkulatzeko behar dituzten trebetasunak ikastea da helburua, bai bizikletak ibiltzeko azpiegiturak dituzten kaleetan, bai gainerako kaleetan ere.
Helduentzako ikastaroek bi ordu eta erdi iraungo dute, eta talde txikian egingo dira, benetako trafikoarekin, zailtasuna eta ezaugarriak kontuan hartuz aukeratutako kaleetan. Hiritik doan txirrindulari batek aurki ditzakeen egoerak aztertuko dira, eta irakasle adituekin banaka praktikatuko, bizikletaz seguru eta arduraz ibili eta aldi berean erabileraz gozatu daitezen.
Informazio gehiago: 945.162.696 telefonoa edo cea@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoa.