Haziak, gazteen aisialdirako udako programa

hirinet 2013ko eka. 5a, 09:41

haziakHaziak gazteen aisialdirako programan izen-ematea ezinbesteko duten jardueretan izena emateko epea ekainaren 5ean zabalduko da. Gasteizko udalak abian jarritako Haziak programa hau 17 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta guztira 684 leku eskainiko ditu egitaraua osatzen duten 34 jarduera ezberdinetan.

 

Ekintza hauek ekainaren 25etik uztailaren 13ra bitartean gauzatuko dira eta hainbat alorretakoak izango dira:sorkuntza eta esperimentazio artistikoa, musika, eskulanak, argazkigintza, dantza, antzerkia, arte urbanoa, natura eta ingurumena, kirola… Besteak beste, honako ekintzak eskainiko dira: film laburrak egiten ikastea, armairua kustomizatzeko lantegia edo kakorratzez lanak egitea; biodantza, flamenkoa edo txalaparta, hiri baratze ekologikoen lantegiak eta izar-bilatzaileen lantegiak, ibilbideak bizikletan, korrika egiteko geratzea, skatea, antzerkia…


Haziak programa gazteek berek aurkeztutako proiektuetan oinarritzen da. Guztira, 71 proiektu aurkeztu ziren udalak ireki zuen deialdira eta azkenik, 31 aukeratu zituzten. Ekintza hauek hiriaren erdialdeko hainbat gune hartuko dituzte uda honetan: Landatxo eta Aldabeko gizarte etxeak, Erdi Aroko hiriguneko Frai Zacarias eraikina eta enpresen mintegia, Gaia liburutegia eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, Eskoriatza Eskibel jauregiko kotxe-tokia…

 

Haziak programak hainbat hitzaldi ere eskaintzen ditu, asteazkenetan, “asteazken bidaiariak” atalean: “Nola bidaiatu etxetik irten gabe”, Gasteizko gazteen proposamenak.  Ekainaren 5ean, 12an eta 19an


Argibideak eta izen-ematea


Aurrez aurre  (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan edo gizarte etxeetan), 010 telefonoan eta Gasteizko Udalaren web orrian.


Informazio gehiago: Haziak programa

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago