Elikadura eta osasunaren inguruko ginkana antolatu du Artepanek

hirinet 2013ko ekainaren 4a

artepan-ginkanaDatorren ekainaren 7an Gasteizko hainbat tokitan elikadura eta osasunaren inguruko ginkana egingo du Artepanek. Joko dinamiko batzuen laguntzaz, parte-hartzaileek elikadura eta osasuna izango dute eztabaidagai.

Ginkana hau egiteko ideia orain bederatzi hilabete sortu zen Artepan eta Alexandre Bettler diseinatzaile grafikoak eta Lara García Reyne artista eta ikertzailearen eskutik. Elkarrekin, artisautzaren balioetan oinarritutako ogiaren kultura garatu nahi izan dute eta sormen-sistema bat irudikatu dute, elikagai osasungarrien eta inguruaren arteko konexioak eraikiz.

Arlo profesional eta pertsonal oso desberdinetako jendea bildu  eta elikaduraz eta osasunaz eztabaidatu dute, mugigarritasunaz eta hiria konektatzeko moduez, produktuen atzean dagoen istorioa kontatzeaz, eta ideia horien tokiko eragin posibleaz.

Oraingoan, hausnarketa horiek gasteiztarrekin partekatu nahi dituzte joko baten bitartez, non elikadurari, ogiari eta artisautzaren balioari buruz zer dakigun eta zer ez dakigun ikusteko aukera izango dugun. Mahai batzuetan euskaraz arituko dira.


Parte hartzeko: deitu 945 205 381 telefonora edo idatzi artepanweb@artepan.com helbidera


Informazio gehiago: Artepan

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago