Gasteizko Udalak antolatu duen ‘Planetaren espiritua’ nazioarteko jaialdia iragartzeko kartela Euskaran Kale atalaren protagonista bilakatu da oraingoan. Erabiltzaile batek Arka plazan egindako argazki hauek bidali dizkigu eta panel horien euskarazko zatian jartzen duena ulertezina dela esan digu. “Izenburuaren itzulpena bera ezin bitxiagoa da: Que es? = Nor da? Ematen du itzultzaile automatikoa jarri dutela martxan!”, azaldu digu.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.