Arroz esne tarta

hirinet 2013ko mai. 31a, 12:37

arroz-esne-tartaErrezeta hau bidezko merkataritzaren produktuekin egina dago.

OSAGAIAK

Litro 1 esne ekologiko

100 gr arroz ekologiko

Bi makil bidezko merkataritzako kanela

Bidezko merkataritzako kanela-hautsa

300 gr bidezko merkataritzako azukre panela

 

Laranja azala

Bi orri gelatina neutro

200 gr bidezko merkataritzako gaileta edo bizkotxo

200 gr gurin

Ron apur bat


PROZEDURA


Oinarria egiteko

Bizkotxoak txikitu hautsa bihurtu arte, gurina urtu eta nahastu bizkotxoekin, gehitu 100 gr azukre, kanela-hautsa apur bat eta ron zorrotadatxo bat, nahastu dena, eta desmontatzen den molde batean jarria, tartaren oinarria egiteko.


Betegarria egiteko 

Lehenik lapiko batean esnea berotzen jarri, laranja azala eta kanela makiltxoekin batera. Irakiten hasten denean gehitu azukrea eta arroza eta utzi 20 minututan, egosi arte. Denbora osoan, egurrezko koilara batekin ondo nahastu behar dira osagaiak. Bitartean utzi gelatina uretan biguntzen bost minutu inguru.

Arroza egosia denean, kendu kanela makila eta laranja azala, xukatu gelatina eta arrozari gehitu.

Sortutako krema moldean jarri, oinarriaren gainean eta hozkailuan utzi, gutxienez sei orduz.

 


Egilea: Veronica Domingo

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago