Sindikatuek protesta egin dute legebiltzarraren atarian, osoko bilkura egon delako. Sindikatuen arabera, Gasteizko Udalean eta Arabako Foru Aldundian eragina %20 ingurukoa izan da. Jaurlaritzan %30ekoa da, LABen arabera.
Gasteizko Udalak esan bezala, bere langileen %10ak bat egin du grebarako deialdiarekin. Mendizorrotzako polikiroldegia zabalik egon da baina hainbat gizarte-etxek ateak itxi dituzte: El Pilar, Aldabe, Judimendi, Abetxuko, Campillo, Aranalde eta Landazuri.
LAB sindikatuaren arabera, hauek dira Gasteizen eman diren datuak:
Eskola publikoak: %52
Haur eskolak: %73
Ikastolak: Ia %100
Gasteizko Udala: %20
Arabako Foru Aldundia: %21
Bauman Muelles SA: % 75
Aernoba (Beranturi): %50
SNA-EUROPE: Tailerretan 40% eta bulegoetan %5
Tuvisa: %54
Gupost:%100
FCC: %40
Mercedes: %35-40
Eusko Jaurlaritza: %30
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, maiatzaren 30eko greba orokorrak %11,5eko jarraipena izan du Araban. Hainbat enpresek euren ateak itxi dituzte, baina Mercedes eta Michelin bezalako enpresa handien lanuztea ez da altua izan. SEA Arabako enpresarien elkarteak emandako datuek parte hartzea %9koa izan dela diote. Sindikatuen esanetan, aldiz, enpresa handi batzuetan eragina nabaria izan da eta Mercedes enpresa inguruan jarraipena %35-40 ingurukoa izan da.