Andra Mari Zuriaren enparantzan The Dealers eta Whisky Dick gasteiztarrak eta Bartzelonatik datorren ‘77 taldea izango dira. Ondoren, Rockaina talde gasteiztarrak eta Erresuma Batuko The Why Birds taldeak kontzertua eskainiko dute Hor Dago tabernan. Jaialdia Hell Doradon izango du amaiera, Gasteizko Nukore eta Erresuma Batuko The Horrling taldeen eskutik.
Azkena Rock 2013 Jaialdia, beraz, ekainaren 28an eta 29an izango da. Hamabigarren edizio honetan bi eszenatoki egongo dira eta 20 artistek parte hartuko dute.Kartela ixteko soilik hiru talderen izenak falta zaizkiela argitu dute antolatzaileek, baina izen berri batzuk konfirmatu dituzte. Aurretik konfirmatuta zeuden The Black Crowes, The Smashing Pumpkins, Gov't Mule, Modest Mouse, Rocket From The Crypt, M Clan, Alberta Cross edo The Sword taldeei, The Gaslight Anthem, Walking Papers, JJ Grey & Mofro, Uncle Acid & The Deadbeats, Heaven's Basement, Horisont, Troubled Horse, Sex Museum eta Los Zigarros taldeak gaineratu behar zaizkie.
Eguneko sarrera: 42 euro+gastuak
Bi eguneko txartela: 65 euro+gastuak
Informazio gehiago: Azkena Rock Festival 2013
Datorren ekainaren 28an eta 29an Azkena Rock Festival jaialdia izango da Mendizabalan. Krisia dela eta, aurten jaialdia bi egunekoa izango da, baina ostegunean musikaren presentzia nabaria izango da Gasteizko kaleetan. Izan ere, aurten Osteguna Rock Festival-a antolatu du Araña Rock elkarteak. Egun horretan, arratsaldeko 16.30etik aurrera, zazpi kontzertu emango dira hiriko puntu ezberdinetan.