Ez Obedientziaren Artea jardunaldiak, ekainaren 8an eta 9an

hirinet 2013ko mai. 24a, 10:13

 

ez-obedientziaAzken hamarkadetako gure herriko jendartearen bilakaera ulertzeko orduan, herri mugimendutik jaiotako proposamenak, alternatibak zein erresistentziak ezinbesteko aldagaia izan dira eta bidegabekerien kontra zein bestelako ereduen alde egiteko orduan, herri-antolakuntza eta herri-presioa ezinbesteko osagaiak izaten jarraitzen dute.

“Euskal gizartean, arnas luzeko aldaketa garai sakona ari gara bizitzen, eta aldaketa horri neurria hartzea ezinbestekoa zaigu”.



Hilabeteak igaro dira Eleak, Fracking Ez Araba, Herrira, AHT Gelditu! eta Joxemi Zumalabe elkarteko kideek biltzen ari zirenetik eta pixkanaka-pixkanaka oinarrizko hausnarketa honetan ados zeudela ikusi zuten. Halaber, legedia eta legalitatea deslegitimatuko dituzten diskurtsoak zein legalitatea gainditzen dituzten praktikak eta borroka moldeak beharrezkoak direla uste dute eta “garatu beharreko borroka molde bat, zalantzarik gabe, desobedientzia da”.


Desobedientzia gaia hizpide hartuta, ekainaren 8an eta 9an Ez Obedientziaren Artea jardunaldiak burutuko dituzte Montehermoso Kulturunean. Nork bere esparruan dinamika desobedienteak garatzeko ezagutzak eta ideiak elkartrukatzea izango dute helburu.


Izena emateko azken eguna ekainaren 1a izango da, dzgasteiz@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da zenbat pertsona agertuko diren, bazkaltzera geratuko diren eta lo egiteko lekua behar duten zehaztuz.


Programazioa ikusi.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide