Emakumearen VI. Lasterketa, ekainaren 9an Gasteizen

hirinet 2013ko maiatzaren 24a

EmakumearenLasterketaDatorren ekainarean 9an, igandean, Gasteizko “Central Lechera Asturiana – DKV” Emakumearen VI. Lasterketa izango da. 11.00etan hasi eta irteera eta helmuga Cervantes ibilbidean kokatuko dira, Mendizorrotzeko instalazioen ondoan.

Emakumearen lehiaketa honetan parte hartu nahi duten emakume guztiei dago irekia, hasi berrientzat zein nazioarteko eliteko lasterkarientzat. Izan ere, helburu soziala du lasterketak; bularreko minbiziaz sentsibilizatzea eta elkartasuna adieraztea.

 

Aurten antolatzaileek 50.000 euro emango diote Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari, eta 4.000 euro ASAMMA elkarteari, bularreko minbizia ikertzeko. Lasterketa amaitu ondoren aerobic festibala egingo da.

Guztira 32 kategoria daude, bakarka zein taldeka (3 ahizpa, 2 ahizpa, ama-alabak, amona-ama-bilobak, amaginarreba-errainak, koinatuak, emakume elkarteak…).


Izen-ematea

Hiri hauetako El Corte Inglés saltokietan: Bilbo (Ercilla kalea eta Kale Nagusia), Eibar, Gasteiz eta Iruñea.

Epea: Ekainaren 5era arte edo 4.000 leku bete arte.

Prezioa: 8 euro


Ibilbidea

IRTEERA eta HELMUGA Cervantes ibilbidean izango dira, Mendizorrotzeko aparkalekuan, eta kale hauetatik igaroko da: Gaztela kalea, Gasteiz hiribidea, Manuel Iradier kalea, Unibertsitateko ibilbidea, Frai Francisco ibilbidea, Cervantes ibilbidea helmugaraino.


Informazio gehiago: Emakumeen Lasterketaren web orria www.carreradelamujer.com

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago