Hala Bedi irratiaren mahai-inguru zikloa

hirinet 2013ko mai. 21a, 17:48

hala-bedi-jardunaldia-euskal-hedabideak30.urteurrenaren ospakizunen baitan Hala Bedik mahai-inguru ziklo interesgarria prestatu du maiatzerako. Hirugarren urtez jarraian, gaurkotasunezkotzat jotzen dituzten gaiak jendarteratzeko asmoz hiri mahai inguru antolatu dituzte. Aurreko astean "Hedabideak Euskal Herrian. 30 urte eta gero zer" mahai-inguruan azken 30 urteotan euskal hedabideetan eman den bilakaera eta gaur egungo egoera ikuspuntu ezberdinetatik eta modu kritikoan aztertu ondoren, datorren maiatzaren 22an denbora tarte honetan euskararen inguruan ezagutu ditugun politikak eta euskalgintzatik egindako lana izango dituzte eztabaidagai. Mahai-ingurua gazteleraz izango da, hain zuzen, euskararen afera euskal hiztunen komunitatetik kanpo zabaldu nahi dutelako.


Maiatzak 22: “¡Que vienen los vascos!”

Parte hartzaileak: Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politikarako sailburuordea), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko euskara zuzendaria), Jon Sarasua (kulturgile eta

irakaslea) eta Ramon Etxezarreta (PSEko kidea).

Gaia: Azken 30 urteotan euskararen inguruan ezagutu ditugun politikak eta euskalgintzatik egindako lana izango dituzte eztabaidagai. Euskararen egungo egoera aztertu eta aurrera begirako estrategia ezberdinen inguruan arituko dira. Gazteleraz izango da mahai-ingurua, eta nabarmendu nahi dute hori: “euskararen afera euskal hiztunen komunitatetik kanpo zabaldu nahi dute, jendarte osoari eragiten dion gaia dela uste baitute.


Maiatzak 29: “Alternativa popular a las instituciones, ¿existe?”

Parte hartzaileak: Mikel Zuloaga (herri mugimenduko kidea eta idazlea), Hasier Arraiz (Sortuko presidentea), Jasone Mitxeltorena (Auzolana ekimena) eta David Fernandez (CUP).

Gaia: Kasu honetan, euskal politikagintzan nazio eraikuntzari eta aldaketa sozialari begira azken urteotan egindako lana eta egungo paradigma aldaketaren aurrean zabaltzen diren aukera berriak eta zalantzak izango dituzte eztabaidagai.


Lekua: Ignacio Aldekoa kultur-etxea

Ordua: 19.30ean

 

Informazio gehiago: www.halabedi.org

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago