Murgiako eskolan ere D eredua nahi dute

hirinet 2013ko mai. 21a, 10:00

murgiako eskola D ereduaMurgian, Arabako Zuiako hiriburuan, ez dago D ereduan ikasteko aukerarik. Horrela salatu dute bertan ikasten duten hainbat umeen gurasok. Izan ere, Murgiako Virgen de Oro Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duen eskola publikoa da, 250 ikasle inguru ditu baina B eredua baino ez du eskaintzen. Horrela, Murgiako eta gertuko herrietako 45 haurrek autobusa hartu behar dute egunero eta Izarrako eskolaraino 14 kilometro egin behar dituzte, euskaraz ikasi ahal izateko.

Hainbat gurasok egoera hori salatu dute eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak salaketa hori babestu egin du. «Inoiz ez da ezer gertatu, baina gurasook beldurra diogu seme-alabek egunero bide hori egin behar izateari», diote gurasoek.


Izan ere, D ereduan matrikulatzeko ezintasuna duela hainbat urte hasi zela jakinarazi dute, baina egoera aldatzen hasteko unea dela erabaki dute Murgiako eta ondoko herrietako hainbat gurasok. Otsailean Hizkuntza Eskubideen Behatokira jo zuten, egoera salatzeko. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak azaldu duen moduan, “Murgian D ereduan ikasteko ezintasunaren arrazoiaren zergatia bilatu genuen baina ikusi genuen ez zegoela arrazoi garbirik eta pisuzkorik guraso hauek euren seme-alabak Murgian D ereduan eskolatzeko». Datorren urtera begira, Behatokiak honakoa eskatu du: “Irailean, guraso horiek seme-alabak D ereduan eskolatu ahal izatea nahi dugu”.


Egoera hau salatzeko honako bideoa prestatu dute ikasleen gurasoek:


{vimeo}65544337{/vimeo}

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago