Zerbitzua aurreko eguneko 22:00ak arte erreserbatu ahalko da, bai eta egunean bertan ere, 30 minutu lehenagora arte. Bonu mota ezberdinak sortu dira, beharren arabera: Arrunta (10 bidaia, 15 eurotan), familia ugariena (0 bidaia, 12 eurotan, familia ugari bereziena (10 bidaia, 7,5 eurotan).
Oraingoz, tabako-dendetan salduko dira bonuak.
Udalak eskaeraren araberako garraio zerbitzua jarriko du abian ekainaren 1ean, Gasteizko udalerriko 45 kontzejuak hirigunearekin lotuko dituena. Bux izeneko zerbitzuak taxien antzera funtzionatuko du, baina autobusak baliatuz.