Izan ere, Gasteizko Auzitegiko Fiskaltzak hamazazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du Xuban Nafarrateri elkartasuna adierazteko elkarretaratze batean parte hartu zuten zazpi gazteren aurka. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean larri zauritu zuten Nafarrate eta hurrengo egunean, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek, gertaerak salatzeko, Andra Mari Zuriaren plazan, eta haien aurka oldartu zen Ertzaintza. Zehazki, Urte eta erdiko zigorra eskatu du haietako hirurentzat, bi urtetik gorakoa beste birentzat eta lau urtekoa azken bientzat.
Eskubideak Plazara!-k, M15 mugimenduak eta Nafarrate eta Cabacasen senideek egoera hau salatu dute eta datorren asteleheneko emanaldira gonbidatu dituzte gasteiztar guztiak. Gonbidapenak Hala Bedi Tabernan jaso daitezke. Lekuak mugatuak dira.