Hiriko museoek Museoen Nazioarteko eguna ospatuko dute asteburuan

hirinet 2013ko mai. 16a, 13:11

museoen-nazioarteko-eguna-Datorren maiatzaren 18an, larunbatean, Museoen Nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Hori dela eta, Artium zentro-museoak, Bibat-ek,, Arte Ederren museoak eta Natura Zientzien museoak programa berezia prestatu dute hurrengo egunetarako.

bisitarien oroimenari hel egiten dion ariketa sortzaile eta parte hartzekoa egitea izango da, guztion artean museoek izan duten bilakaera eta gizarte aurrerabiderako tresna izateko helburua lortzeko nola aldatu diren aztertzeko. Hiru izango dira parte hartzeko bideak: Zentro-Museoan bertan, «museo batean izandako lehen esperientzia» museo@artium.org-era bidaliz, edota gizarte sareetan: @ARTIUMVitoria   #museumexperience.

Maiatzaren 17an, ostiralean, bi erakusketa inauguratu egingo dira; batetik, Iñaki Larrimbe artista gasteiztarraren ‘Feria’ eta bestetik, ‘Ez ukitu, arren’ erakusketa kolektiboa.  Larunbatean eta igandean, berriz, bisita gidatuak, lantegiak, ikastaroak, hitzaldiak eta haurrentzako ekintzak izango dira. Horien artean, Ainara LeGardonen kontzertua eta lantegia eta ‘Ez ukitu, arren’ erakusketaren komisarioa den Jose Luis Marzoren hitzaldia eta Scratch egunaren ospakizuna.

Arabako Aldundiak hirian kudeatzen dituen beste museoetan lantegiak eta bisita gidatuak egongo dira. Bibaten, esaterako, 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako “Aurpegi asko dituen museoa” dado narratiboen lantegia egingo dute maiatzaren 18an.


Museoen nazioarteko eguna info +: Arabako museoen programa


Artium zentro-museoaren programa

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago