UEUren Udako Ikastaroetarako matrikula zabalik!

Euskararen Agenda 2013ko mai. 16a, 11:54

udako-ikastaroak-ueuUEUren 41. Udako Ikastaroetan izen emateko epea ireki da. Orotara 41 ikastaro eskaintzen ditu aurten Udako Euskal Unibertsitateak. Artea eta musika, giza eta gizarte-zientziak, ingeniaritza eta teknologia, zientziak, osasuna... Jakintza arlo guztietako ikastaroak zure zain!! Gainera, Gasteizko Udalak Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko bekak emango ditu.

 

UEUren Udako Ikastaroak

Noiz eta non?

EIBAR. Uztailaren 1etik 5era eta 15etik 19ra

BAIONA. Uztailaren 10etik 12ra

IRUÑEA. Uztailaren 22tik 24ra

 

 Ikastaroen zerrenda osoa: ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak

 

 

Gasteizko Udalak Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara joateko bekak emango ditu. Diru-laguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Informazio gehiago: Gasteizko Udalaren UEUko ikastaroetara joateko diru-laguntzak

 

Dirulaguntzak eta matrikulazio araudia: www.ueu.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago