Zirkulazio lasaituko kaleak behar bezala erabiltzeko argibideak emango ditu udaltzaingoak

hirinet 2013ko eka. 11a, 12:45

30-eremuak-udaltzainakEkainaren 30era arte, ’30 eremuak’ bezala ezagutuak diren trafikoa lasaitzeko eta bizikletei lehentasuna emateko eraberritu diren 47 kaleetatik ibiliko dira zortzi udaltzain, txirrindulariei zein auto gidariei eremu hauek nola erabili behar diren azaltzeko xedez.

Bizikletaz ibiltzen direnek galtzada erabil dezaten eta motordun ibilgailuek zirkulaziorako oztopo izan ez daitezen.


Ekintza hau hezteko kanpaina bereziaren baitan dago eta Marian Castellanos Herritarren Segurtasuneko zinegotziak esan bezala, ““eremu horietatik ibiliko dira udaltzainak, bizikletaz edo motoz, eta bizikletaz espaloietatik ibiltzen direnei galtzada erabili behar dutela jakinaraziko diete, bizikletak ibilgailu direlako.” Horrekin batera, kotxe gidariei ere arreta berezia eskainiko zaie eta eremu horietatik ibiltzean galtzadatik ibiltzen diren txirrindularientzat oztopo fisikoa eta arriskua izatea ekiditu behar dutela jakinaraziko zaie. Besteak beste, bizikletentzako eremu horietan kotxeak ezin dituztela aparkatu azalduko zaie kotxe gidariei.


“Azken finean, batzuei eta bestei egoki ez diren jarreren berri emango zaie, etorkizunean isuna jarriko baita horiengatik”, gaineratu du zinegotziak.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide