Ainara LeGardonek kontzertua eta autoekoizpen musikalaren lantegia eskainiko ditu Artiumen

hirinet 2013ko mai. 16a, 09:51

ainara-legardon

Ainara LeGardon abeslari bizkaitarrak eskaintza bikoitza aurkeztuko du datorren asteburuan Artiumen, Museoen Nazioarteko Egunaren programaren baitan. Alde batetik, ‘Autogestionatutako diskoen edizioa’ lantegia emango du eta bertan abeslariak lan diskografiko bat norberak editatzea ez dela hasiera batean dirudien bezain zaila erakutsiko du. Finean, beren musika jendarteratu nahi duten egile eta artistei edota disko etxe bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzendua dago. Lantegia 8 ordukoa izango da, eta gero onlineko arreta eskainiko da.

Noiz? Maiatzaren 18an, larunbata eta 19an, igandea 10.00etatik 14.00etara

Prezioa: 5 euro

Informazio gehiago: 945 56 45 18 edo www.gauekoak.org


Horrez gain, maiatzaren 18an, larunbatean, 20.30ean Ainara LeGardonek zuzeneko kontzertua emango du Plaza aretoan. Doakoa eta duo formatuan izango da, hots, gitarra eta bateriarekin.

 




Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago