‘Emakumeak susmopean. Memoria eta sexualitatea, 1930-1908’ erakusketa Montehermoso Kulturunean

hirinet 2013ko mai. 15a, 17:16

emakumeak-susmopeanEkainaren 16ra arte, 1930 eta 1980 urte bitarteko emakumeen sexualitatea aztertuko du Montehermoso Kulturunean kokatuta dagoen erakusketak.

Pertsonen bizitzetatik gertu egon ziren objektuen eta agirien bidez (jatorrizko dokumentazioa, liburuak, fotografiak, kartelak, margoak, objetuak, eta abar), gaian oinarritutako ibilbide ez-lineal bat egin du zentroak arlo pertsonalaren eta publikoaren artean, herrikoiaren eta eliteen artean, anonimotasunaren eta izen-abizendun pertsonaien artean.


Erakusketa gaika egindako bost arlotan banatzen da: emakume modernoak, zalantzazko moraleko pertsonak, Otzantzaileak, emakume prestuak eta Askatuak?.


 

Amaitu gabeko mosaikoa da eta protagonistak diktadura frankistaren aldian susmopean jarri zituzten emakumeak izango dira. Gogor zapalduta eta asperturik etsita egon arren, aurkitu zituzten, tarteka, ahots propioz espresatzeko aukerak.


Erakusketa honek ekintza osagarriak izango ditu.
Maiatzaren 15ean, 19.00etan, Josefina Molinaren “Función de noche” filmaren inguruko zineforuma izango da, Montehermoso kulturuneko Ortuño aretoan. EHUko irakasle Aintzane Rincónek aurkeztu eta moderatuko du, bai eta antolatu den beste zineforuma ere. Bigarren hori maiatzaren 29an izango da, 19.00etan, leku berean, eta Juan Antonio Bardemen “Calle Mayor” filma aztertuko da. Ekainaren 5ean, azkenik, emakume modernoei buruzko hitzaldia emango du EHUko irakasle Miren Llonak. Sarrera doakoa da, lekuak bete arte. Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira.


Informazio gehiago: Emakumeak susmopean erakusketa liburuxka

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago