‘Arabako bertso-eskolek 11 opari’ egitasmoa

hirinet 2013ko maiatzaren 15a

arabako-bertso-eskolek-11-oArabako bertso-eskola ezberdinek ‘Arabako Bertso-eskolek 11 opari’ egitasmoa martxan ipini dute.  Maiatza eta ekaina bitarte bertso-saio ezberdinak antolatu dituzte.

“Bertso-eskolak herriari egiten dion opari bat da bertso-saio hori. Bertso-eskolek funtzio ezberdinak betetzen dituzte eta horietako bat da ekitaldiak antolatzea. Herriko edo eskualdeko kultura eta euskara-dinamizatzaile bat da bertso-eskola, kultura eta euskararen su bat da. Bertso-eskola opari bat da, eman egiten du, oparitu egiten du etengabe. Bertsoak egin, kantatu, gozatu, euskararekin ondo pasatu eta ekintzak antolatzen ditu. To oparia!”

 

EGITARAUA


Maiatzak 17, Agurain

Bertso-poteoa. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 20:30 Herriko Tabernatik hasita Bertsolariak: Lautadako, Aramaioko eta Gasteizko bertso-eskolakoak Antolatzailea: Lautadako bertso-eskola

Maiatzak 29, Gasteiz

Bertso-saioa. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari". 20:00 Aizkora tabernan. Bertsolariak: Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu Gai-jartzailea: Veronica Domingo Antolatzailea: Gasteizko Bertsoaren saltsan Bertso-eskola

Ekainak 2, Oion

Bertso-saioa. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" Euskal Kultur Asteburua 13:00 herriko plazan. Bertsolariak: Unai Bengoetxea, Iker Olabarrieta, Oihane Perea, Iker Pastor Gai-jartzailea: Arantxa Sobrino ala Orlando Arreitunandia. Antolatzailea: Arabako Errioxako Euskalgintza

Ekainak 8, Aramaio

Bertso-saioa "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" Sastiñe aurrean. Antolatzailea: Aramaioko Bertso-eskola

Ekainak 14, Saratxo

Bertso-merienda. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 21:00 Txokoan. Antolatzailea: Amurrioko Bertso-eskola

Ekainak 20, Murgia

Bertso-saioa. "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 12:00 Institutoan. Bertsolariak: Oihane Perea, Iñaki Tena, Iñaki Viñaspre eta Maddalen Arrausi. Gai-jartzailea: Garazi Aldama Antolatzailea: Murgiako Bertso-eskola

Ekainak 21, Maeztu

Bertso-afaria "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 21:00 Teleclubean. Antolatzailea: Mendialdeko Bertso-eskola

Ekainak 21, Legutio

Bertso-afaria "Arabako Bertso-eskolek 11 opari" 21:30 Fronton azpiko txokoan. Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Ruben Sanchez, Paula Amilburu Antolatzailea: Legutiko Bertso-eskola

Ekainak 22, Zalduondo

Bertso-bazkaria "Arabako bertso-eskolek 11 opari" 14:30 Txokoan Antolatzailea: Zalduondoko bertso-eskola

Ekainak 29, Lantziego.

Bertso-poteoa "Arabako Bertso-eskolek 11 opari"

 


 



Informazio gehiago: Arabako Bertso-eskolek 11 opari

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago