Maiatzaren 11an, aldiz, Zaduondoko Lazarraga jauregian izan zen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Betan Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu zuten txikien taldeak eta baita puntu gehien bildu zituzten bi gazteek ere: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.
Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion. Bertan Legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txanda izango da. Arabako eskolarteko festa Ekainaren 1ean izango da Legution.
Informazio gehiago: Arabako Bertso Eskolen arteko topaketa
Maiatzaren 10ean Arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa abiatu zen, Gasteizko Armentia ikastolan. Bertan Bertxilika Armentia ikastolako bertso-eskolako, Xagumendi bertso-eskolako eta Alde zaharreko bertso-eskolako haurrak aritu ziren bertso-sortak eta bat-bateko bertsoak kantatzen. 40tik gora haur aritu ziren oholtza gainean. Horien ondoren gazteen eskolarteko lehen kanporaketa jokatu zen, Gasteizko eta Murgiako bertso-eskolen parte hartzearekin. Iñaki Tena eta Maialen Arrausi gasteiztarrek lortu zuten finalerako txartela.