Mintzatu.com, euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak bilatzeko tresna

hirinet 2013ko mai. 10a, 13:54



mintzatuIrontec enpresak eta Azkue Fundazioak euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburutzat daukan proiektua aurrera eraman eta mintzatu.com martxan jarri dute. Sareko tresna baliagarri honek gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzera lagunduko gaitu. Izan ere, mintzatuk euskaraz mintzatzen den munduko leku guztiak bilatzea ahalbidetuko du eta horrez gain, norberaren kokalekua partekatzea eta euskaraz norekin hitz egiten duzun esateko eta euskaraz hitz egiteko lagun berriak egiteko aukera pareagabea eskainiko du.

 

Informazio gehiago: www.mintzatu.com

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago