“Jendaurreko ordu”

hirinet 2013ko mai. 10a, 09:39

“Jendaurreko ordu”; honela dio Olagibel kaleko kartel batek Gasteizko udalaren bulego batean. Ulertzen al duzue? Nekez uler daiteke. Argiago geratzen da argazki honetan:


euskara udala 1


Gaztelerazkoa irakurrita, jakina, argi geratzen da zer den “Jendaurreko ordu”. Baina nork sinatzen duen ikusita, gauzak ulertzen has gaitezke:

 

euskara udala 2


Onartuko litzateke gaztelerazko kartel batean “Funzión Pública”? Zenbat iraungo luke udalaren bulego batean honelako kartel batek?


Azken proba bat gaurkoz: ulertzen duzue kartel hau? (Bulego berean dago)


euskara udala 3


Ulertzeko zailtasunak baldin badituzu, ez da zurea errua; ortografia eta deklinabide akatsek ulergaitza bihurtzen dute kartela (eskerrak bakarrik bost hitz direla!). Ulertzeko, jakina, badakizu nora jo, gaztelaniara.

Noski, gaia ez da berria, baina noizbehinka gogoratzea ez dago gaizki. Beste hizkuntzetan onartezina dena euskaraz ez dugu zertan onartu behar. Baten batek honelakoen bilduma egiten badu, gorde ditzala gaurko argazki hauek.

 


Egilea: Josean Bueno Sáez de Albéniz, Euskara irakaslea (nola ez!)

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago