Euskarazko antzezlan bakarra Printzipal Antzokiaren udako programazioan

hirinet 2013ko mai. 9a, 12:58

vitoria-gasteiz-euskara

Gasteizko Udalak Printzipal Antzokiaren 2013ko udako programazioa aurkeztu du aste honetan eta euskararen presentzia eskasa nabarmentzen da, izan ere, egitarauan agertzen diren zazpi antzezlanen artean, bakarra izango da euskaraz, %15 besterik ez. Honen aurrean, Aralarrek euskara ikusezintasunera eramatea leporatu dio Gasteizko Udalari.

 

Beste behin ere, Encina Serranok eta Gasteizko udal gobernuak sentsibilitate urria erakutsi dute Gasteizko euskaldunokiko, euskararekiko eta tokiko kulturarekiko orokorrean. Euskara eta euskaldunok bigarren mailako hizkuntza eta bigarren mailako herritarrak izango balira bezala tratatzen dituzte, agerian geratu denez zinegotziak egindako aurkezpenean. Bertan, gaztelerazko obra guztiei errepasoa egin bazien ere, euskarazko bakarra ez zuen aipatu”, azaldu du Aralarrek.


Euskaraz eskainiko den lan bakarra ekainaren 6an ikusgai izango den ‘Emaztegaiaren semea’ izango da.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago