Kanpaina irauten duen aste honetan, Elikagaien bankuari emandako janari kilo bakoitzeko txartel bat banatuko dute, eta maiatzaren 16an egingo den jaian pintxo bat hartu ahalko da txartelaren truke.
Izan ere, datorren maiatzaren 16an, 17:00etatik 20:00etara, ‘Kilo-pintxo’ jai solidarioa egingo dute Zuberoa plazan. Txikienentzako eskulan lantegiak eta gaztelu puzgarriak izango dira plazan eta esan bezala, elikagaien bankuari emandako kilo bakoitzeko pintxo bat banatuko da.