Alde Zaharra eta Santa Maria katedrala, bisita euskaraz

Euskararen Agenda 2013ko mai. 8a, 12:05

alde-zaharra-eta-katedrala-kartelaEzagutzen dituzue Gasteizko Alde Zaharreko istorioak eta bitxikeriak, edota Santa Maria katedralean egindako azken lanak?? Orain duzue euskaraz bisitatzeko aukera!

Noiz? MAIATZAren 18an, larunbatean, 17.00etan (17.30ean beharbada, zehazteke)

Non? TURISMO BULEGOAN

Prezioa: 6,5 euro

Izena emateko:

  • Bidali mezu bat naroa@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz (izena emateko azken eguna: MAIATZAK 15)
  • Konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.

Antolatzaileak: GEU elkartea & Gasteizko Mintzalaguna

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago