Merkataritzan, aisialdian eta kirol arloan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko diru-laguntzak

hirinet 2013ko mai. 15a, 11:28

euskara-merkataritzanMerkataritzan, aisialdian eta kirol arloan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko diru-laguntzak onartu ditu Gasteizko Udalak. Alde batetik, merkataritzaren arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzak emateko programa martxan jarri du Gasteizko Udalak.

 

Oinarriek zehazten duten moduan, hiriko merkatariek honako jarduera hauek gauzatzeko diru-laguntza jasoko dute:

- Merkataritza establezimenduen kanpo errotulua aldatu eta bertan euskara sartzeko

- Web orriak itzultzeko eta egokitzeko, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen

- Establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak, esklusiboki horretan ari diren entitateek eginda denean



Informazio gehiago: Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

 

 

Horrekin batera, 2013-2014 ikasturtean aisialdian eta kirol arloan euskara sustatzen duten proiektuak diruz lagunduko ditu Gasteizko Udalak. Hiru dira laguntza hau eskatzeko aukera izango dute egitasmoak:


- Euskaltegiek antolatutako ekintzak, ikasleak euskarazko eskaintzara hurbiltzea eta ikaste-prozesua azkartzea helburu dutenak

- Guraso-elkarteek ikastetxeetan antolatuko ekintza edo jarduera ez ohikoak, ikasleen artean sentsibilizazioa edo euskara erabiltzeko ohiturak sortzea helburu dutenak

- Oro har, aisialdian edo kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko proiektuak


Gasteizko udalerrian burutzen diren egitasmoek soilik jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak.


Informazio gehiago: Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago