Programatutako ekintzen artean, Bidezko Merkataritzaren taberna eta gozotegien ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute gasteiztarrek, hiriko 25 lokal ezberdinetan. Honekin batera eta aurtengo berritasunen artean, Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa antolatu dute, non gutxienez osagai bat bidezko merkataritzaren produktua izan behar duen.
Esan bezala, maiatzaren 11an egun handia ospatuko da eta bi izango dira ospakizunak gauzatzeko guneak: goizean Probintzia plazan haurrentzako ekintzak, Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa, txokolatada eta manifestuaren irakurketa izango dira. Arratsaldean, aldiz, Hor Dago tabernara mugituko da jai giroa eta 18.00etatik aurrera honako ekintzak egongo dira: graffitiak, Ecojusta sukaldaritza tailerra, Yokerendan antzerki taldearen antzezlana eta Berriketan eta La Pulgaren aktuazioak.
Gasteizen ez ezik, Arabako beste hainbat guneetan ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna: Dulantzi (maiatzak 12), Amurrio (maiatzak 15 eta 23), Kanpezu (maiatzak 25), Laudio (maiatzak 26), Araia (maiatzak 23), Laguardia (maiatzak 11 eta 12) y Agurain (uztailak 6).
Informazio gehiago: Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna – Programa osoa