Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra, maiatzaren 25ean Lazkaon

hirinet 2013ko mai. 7a, 13:52

Euskararen_Jatorriaren_8_BiltzarraMaiatzaren 25ean, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra egingo da. ‘Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia’ izenburupean, “billtzar honetan, mitologiak gure hizkuntzaren sorrera hobeto ulertzeko eman diezaguken laguntza aztertuko da, arlo hau jorratu duten hainbat adituren iritzia jasota”, azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, hizkuntza-mitologia bikote gisa gutxitan landu duela uste dute eta biltzarrak hutsune hori betetzera dator. Horretarako, Roslyn M. Frank, Juan Inazio Hartsuaga, Felix Zubiaga eta Xabier Renteriak hartuko dute parte hitzaldi banarekin. Horrez gain, Oteitzak hizkuntzalaritzari egin zion ekarpena aztertuko da, iberieraren idazkerari buruzko Antonio Laguardiaren teoria azalduko da, lau liburuen aurkezpenak egingo dira eta azkenik, Arabako Iruña-Velearen egoeraren berri emango dute.

 

Egitaraua


09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa

09:45 Agurra eta aurkezpena

10:00 Juan Inazio Hartsuaga: Hitzak fosil

10:45 Roslyn M. Frank: En busca de los atributos y huellas cognitivas de la figura de Hamalau

dentro y fuera de Euskal Herria

11:30 Atsedenaldia

12:00 Felix Zubiaga: Sumeriar-euskal ipuinaren antzezpena 

12:30 Xabier Renteria: Aitzin euskal mundu ikuskera: mitologia eta euskara aurreindoeuroparrak.  

13:15 Ahozko komunikazioak

13:35 Mahaingurua: Euskararen jatorrirantza Mitologiaren barna

14:00 Bazkaria

16:30 Bisitaldi gidatua: Joxemiel Barandiaran Museoa

18:15 Gogoratuz: Jorge Oteitza. Gure aurreindoeuroparraren euskal filologiarako nozioak

18:50 Bisitaria: Antonio Laguardia. La escritura íberica y los jeroglíficos del S. 8 a.C al 29 a.C.

19:35 Liburuen aurkezpenak: Jabier Goitiaren El ADN del euskera, Luis Silgoren Estudios de toponimia ibérica, Antonio Arnaizen El origen de los vascos eta Felix Zubiagaren Hitzen Jatorria 

20:00 Iruña-Veleia: zer berri? 

20:10 Biltzarraren amaiera


Izena emateko 

Biltzarraren lekua: Lazkaoko Maizpide Euskaltegia

Izena emateko: euskararenjatorria@gmail.com. 45 euro (bazkaria barne). Ikasle edo langabetuak: 30


Informazio gehiago: Euskaren Jatorriaren 8. Biltzarra

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago