Euskara hutsez eginiko aplikazio hau praktikoa eta lagungarria izateaz gain erosleak euskaraz erostera motibatzea eta trebatzea lortzen lagundu nahi du. Produktu zerrenda auto-osagarria da eta gaztelaniaz idaztean euskarazko ordaina ematen du. Beraz, euskara ikasteko aukera ere ematen du Android-eko aplikazio honek.
Gainera, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkataritzan euskara sustatzeko abian duen planaren testuinguruan, Saskia aplikazioa deskargatzen duten Gasteizko erabiltzaileek sari berezia eskuratu ahalko dute. Izan ere, Udaleko merkataritza planean parte hartzen duten hainbat merkatarik eskainitako produktuez osatutako saskia zozkatutako da ekainaren 11n.
Saskia aplikazioa Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak merkatariei zuzendutako zerbitzu-katalogo berriaren eskaintzaren barruan dago. Hain zuzen ere, Gasteizko bi merkatari dira katalogoaren protagonistak, Etxabe harategiko Isabel Rodriguez eta Pitiminiko Jon Gotzon Laburu. Azken honek berriki Arabako Merkataritza Federazioko saria jaso du euskara sustatzeagatik.