"Jainkoa bidaian joan zen eguna", Filmazpit zikloa

hirinet 2013ko mai. 8a, 09:06

jainkoa-bidaian-joan-zen-eguna-filmazpitAste honetan, azken hamarkadetako gertakari latzenetako baten izugarrikerien muinera bidaiatzen duen film bat ikusi ahalko dugu Gasteizen. Le jour où dieu est parti en voyage Ruandako genozidioari buruzko pelikula bat da, eta Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien Saria irabazi zuen 2009an.

Kigali (Ruanda), 1994ko apirila. Herrialdean borroka basati bat piztu da, eta genozidioaren lehenengo egunetan, mendebaldarrek herrialdetik ihes egiten dute. Jacqueline familia belgikar batentzat lan egiten duen neska gazte tutsi bat da, eta, ebakuazioa egin baino lehen, familiak teilatupean ezkutatuta uzten du, neskaren bizitza salbatzeko. Horrela, hiltzaileengandik ihes egitea lortzen du. Egun batzuk pasa ondoren, babeslekua utzi eta bere herrixkara joatea erabakitzen du, seme-alaben bila. Orduan ikusiko du zer gertatu den Ruandan, eta basoan ezkutatzea erabakiko du. Bidean, gizon zauritu bat aurkituko du eta bizitza salbatuko dio.


Sarrera doan (aretoko toki guztiak bete arte).

Jatorrizko bertsioan euskararako azpitituluekin.

Zuzendaria: Philippe Van Leeuw.

Urtea: 2009

Iraupena: 94 min.

Noiz: maiatzaren 9an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.

Non: Montehermosoko Dokumentazio Zentroan.


Trailerra: "Jainkoa bidaian joan zen eguna"


Informazio gehiago: Filmazpit

 


Regi Larrucea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago