ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU, EHNE eta CNT sindikatuek zein hainbat eragile sozialek (langabetuak, ikasleak, gazteak...) greba eguna deitu dute Hego Euskal Herrian maiatzaren 30rako.
Deialdiak:
- LAB: 12.30ean Bilbo plazatik “Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herrian” lelopean. Mobilizazioa Foru plazan bukatuko da.
- ESK, STEE-EILAS, CGT eta CNT: 12.30ean Bilbo plazatik (deialdi berezituan). Andra Mari Zuriaren plazan amaituko da mobilizazioa.
- CCOO eta UGT: 12.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik.
Hainbat izango dira Maiatzaren Lehenaren harira sindikatuek burutuko dituzten mobilizazioak. Aurtengo Maiatzaren Lehena greba orokorraren atarian kokatu beharra dago eta langileriaren indarra neurtzeko abiapuntua izango da.