Grafiko honetan lehenengo eta bigarren mailako ikasle kopuru euskaldunak ikus ditzakezu, ikasturtez ikasturte. Edo hobe esanda, euskarazko eredua aukeratzen dutenak, euskaldunak gehiago direlako.

Gure helburua, euskaraz matrikulatzen diren ikasle kopurua handitzeaz gain, esparru honetan euskararen normalizazioa sustatzea da. Hau da, Lanbide Heziketan klasketik aparte arlo guztietan euskaraz funtzionatzea: erabiltzen diren material didaktikoak (% ), barneko dokumentazioa, bilerak, paisaia, baliabide informatikoak, lantokian prestakuntza euskaraz egitea, hornitzaileekin harremana, irakasleen erabilpen zuzena, etabar.
Une honetan administrazioak ematen duen aukera hauxe da: ikasle kopuruaren arabera, ziklo mistoa ateratzea; hau da, ziklo horren modulu batzuk erdaraz eta beste batzuk (ordu kopuru gehienak biltzen dituenak) bikoiztuta, euskaraz eta gaztelaniaz, aukeratutako ereduaren arabera.
Bidean gaude. Epe motzean zikloak euskaraz soilik aurrera ateratzea espero da. Horretarako matrikulazioa handitzea eta sendotzea beharko genuke. Dudarik gabe, Lanbide Heziketa euskaraz, aukerarik onena.
Egilea: Iñaki Rodrigo Etxebarriarteun, Amurrioko Zaraobe BHIko zuzendari ondokoa eta Lanbide Heziketako arduraduna
Zaraobe Institututik Lanbide Heziketa euskaraz bultzatu behar genuela argi izan dugu hasieratik. Urte pilo igaro dira hezkuntza mailan eta hainbat aurrerapenak eman dira ereduen arloan etab. Baina, euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza, gaur egun, ziurrenik, %10-%11ra ez da iritsiko. Beraz, Lanbide Heziketari dagokionez, euskarazko formatuan eskaintza oso urria zela ikusi genuen eta Zaraobetik prest agertu ginen erronkari aurre egiteko.