‘Beste galdera bat’, Uxue Ruiz de Arkauteren bertsoa

hirinet 2013ko api. 24a, 13:10

UXUE-RUIZ-DE-ARKAUTESeiehun preso baino gehioren
eskubide urratua
Eta hamabost, gaixo larriek
jasaten duten patua.
Parot doktrina aplikatzea,
bizi zigor luzatua.
Dispertsioak  ezartzen duen
herrimin inposatua.
Oraindik ere presentzia duten
torturen odol-putzua,
eta herri baten malkoetatik
oihu manipulatua
Espetxetako politika den
eskasa ta mugatua
hedatu heinean, gorrotoari,
piztu egiten zaion sua
Behin egina dut galdera bati
erantzuteko hautua:
Herri honetan zeri esaten
diogun bake prozesua?


Doinua entzuteko sakatu hemen 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago