Hekimenek, gainera, guztiz ezegokitzat jotzen du Ertzaintzako buruek hartu zuten erabakia kazetariak gune itxi eta bereizi batean zedarritzeko. Kazetarien oinarrizko eskubideetako bat da informazioa ahal bezain hurbilen eta, batez ere, nahi duten ikuspuntutik eman ahal izatea. Hori da kazetaritza. Hori da gure lana.
Hekimen, Herri ekimeneko euskal hedabideen elkartea
Argazkia: Berria.info
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak (Hirinet Hekimeneko partaide da) elkartasuna agertu nahi dio Lander Arbelaitz Argia aldizkariko kazetariari, AskeGunea hustutzeko operazioaren barruan jasotako tratua dela eta.