Helburu nahiko zehatzak definitu dira, handinahirik gabe baina elkarteak etorkizunera begira garapen garrantzitsu bat izateko modukoak, beteko balira. Lan ildoak ere, gaur egun garatzen direnen bidetik doaz baina azpimarratzekotan bi dira ia egitasmo guztietan eta elkarteari dagozkionetan aipatzen direnak, parte hartzea eta elkarlana. Bazkideen parte hartzea bilatu, sustatu eta bultzatu behar da eta era berean agente ezberdinekin elkarlana.
Gasteizen euskararen erabilera bultzatzea eta euskaldunon komunitatea trinkotzea berez baitira helburu garrantzitsuak baina betezinak gizartearen parte hartzerik eta bultzadarik gabe eta GEU elkarteari dagokionez bere bazkideak dira aktibo garrantzitsuena lan horretan.
Plan Estrategikoa bere osotasunean jaso nahi duenak geuelkartea@grn.es helbidean eska dezake.
Joan den martxoak 6an, GEU elkarteak bazkideen ohiko batzar orokorra ospatu zuen eta bertan aurkeztu zuen 2013-2015 epealdirako Plan Estrategikoa. Lehen aldia da elkarteak Plan Estrategiko bat definitzen duela eta bertan elkartearen norabidea zehazten da, hiru urterako aurreikuspena egiten da, garatu nahi duen lana eta nola egin nahi duen zehaztuz.