San Martin eta Txagorritxu inguruetan, aldiz, 69 euskarri berri ipiniko dira, Zaramagan, 67; Adurtza eta San Kristobalen, 43; Pilar auzoan, 41; Arana eta Aranbizkarrean, 31; erdialdean, 25; Ehari eta Sansomendin, 20; Judimendi eta Santa Luzian, 8; mendebalde-iparraldeko zabalgunea, 6, eta Abetxukun, 3.
Gainera, bizikletak aparkatzeko ilarako euskarriak ordeztuko dira, eta zaharrak Buesa Arenara eramango dira. Guztira, 120 bizikleta aparkatu ahalko dira bertan, izan ere, inguru horietan zaila izaten da bizikleta behar bezala aparkatzeko lekua topatzea; 15.000 ikusleentzat soilik hogei bat aparkaleku daude.
Kokapen guztiak auzokoekin, ikastetxe eta osasun zentroekin zein beste talde batzuekin adostu direla adierazi du Udalak. Proiektuaren aurrekontua guztira 99.919,60 euro da.