Rober Gutierrez Bai Euskarari elkarteko kideak gertatutakoaren berri eman du behin eta berriz, besteak beste Hirinet-en argitaratu zen ‘Euskara ikuskizun’ bezalako iritzi-artikuluekin edo twitter-en salaketa eginez. Horrez gain, aipatutako sare sozial honen bidez egoeraren berri eman die Iñaki Prusilla jeltzaleari, Maite Berrocal sozialistari eta Ane Aristi Bildukoari. Hirurek adierazi dutenez gaiaren inguruko galdera luzatuko diote PPri eta azalpenak eskatuko dizkiote gobernuari komunikazio publikoak egitean euskara gutxiesteagatik.
Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak
Gasteizko Udalek euskara eta gaztelera erabiltzeko irizpideak dauzka, 2009tik indarrean daudenak. Ikus daitekeenez, Marotoren gobernuak ez ditu betetzen.
Irizpide orokorra: herritarrei eta erabiltzaileei egiten zaizkien komunikazio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko dira.
- Oro har, zutabe biko sistema erabiliko da: euskarazko testua ezkerrean agertuko da eta gaztelaniazkoa, eskuinean.
- Testua luzeegia izateagatik edo dituen ezaugarriengatik ezin bada zutabe bitan egin, bertsio bana egingo da hizkuntza bakoitzeko eta bertsio biak egongo dira jendaurrean eskura edo kontsultagarri.
- Maila bitan banatzen bada, euskarazkoa goialdean; eta gaztelaniazkoa, behean.
Iturriak: Gasteizen.com eta @robergutierrez