Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz..., huntaz eta hartaz mintzo dira gordin eta lotsagabe; izan ere, eurek esaten dutenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da.
Zuzenekoetan, barruak hustu egiten dituzte, daukaten guztia eman; deabrua zirikatu eta berarekin ibiltzen dira festan. Beraz,badakizu, erori zaitez pekatuan.
Eskean Kristö Arratiako bost gaztek osatutako tribua da. Musika kontuetan 70.hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi hartara jotzen dute eta orduko taldeak dituzte gidari.