Blondie, Violent Femmes eta Wolfmother ARF jaialdian

hirinet 2014ko otsailaren 27a

Azkena Rock Festival jaialdia ospatzeko lau hilabete eskas falta direnean, lehenengo konfirmazioak iragarri ditu Last Tour Internationalek.

 

Horrela, Blondie talde estatubatuarra kartelburu nagusietako bat izango da. 70.hamarkadan sortutako taldea new wave-aren eta modaren munduko ikono bilakatu zen, Debbie Harry abeslariaren gidaritzapean. Banaketa luze baten ostean, 90.hamarkadan taldea berriro ere elkartu zen eta egun, martxoaren 17an bere azken diskoa ‘Ghost of Download’ kaleratuko du.

 


Honekin batera, Amerikako rock alternatiboaren ikurra izan zen Violent Femmes hirukotea ere izango da Gasteizen ekainean. Wolfmother, Kadavar, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Seasick Steve, Unida, Turbowolf,  Bombus edo Royal Thunder taldeak ere aurkitzen dira gaurko baieztapenen artean.

 


Euskal Herritik, momentuz, Niña Coyote eta Chico Tornado bikote gipuzkoarra eta 13 Left to Die metal talde gasteiztarra ikusteko parada izango da ekainaren 20an eta 21ean Mendizabalan ospatuko den musika jaialdian.

 

 

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago