Zabalik Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan parte hartzeko izen-ematea

hirinet 2013ko api. 4a, 12:35

udal-top-euskara-zerbitzuenNola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta Nola egin euskaraz ikus gaitzaten? dira aurtengo edizioak gaitzat hartu dituen galderak. Udaltop topaketa 2013ko apirilaren 25ean eta 26an (ostegun-ostirala), egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean.

I

zen-ematea Udaltop-en webgunean egin behar da, izen-ematea online atalean –azken eguna apirilaren 19a da–. Prezioa 80 eurokoa da eta barne hartzen ditu bi egunetako otorduak zein hitzaldi eta ekintza guztietan egoteko aukera.

Bosgarren edizioan hamaika hitzaldi, hausnarketa eta esperientzien partekatzea ahalbidetzeko lan-taldean saio bat eta kultur ekintza bat izango dira.

 

Hemen egitaraua: Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen V.topaketak

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago