36ko gerrako Arabako hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian

hirinet 2013ko api. 3a, 18:17
aranzadi-hobi-komuna-zigoitAranzadi zientzia elkarteak jakitera eman duenez, 1936ko gerran hildakoak lurperatzeko Araban egin zuten hobi komun handiena aurkitu dute Zigoitian. Hobian 11 gorputzen hezurrak daudela azaldu dute.

Bihar hasiko dituzte hobitik hezurrak ateratzeko lanak. Zigoitiako Udalak hildakoen omenezko ekitaldi bat ere antolatu du biharko, lekuan bertan. Aranzadi Zientzia elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak elkarrekin egindako lanaren ondorioz aurkitu dute hobia, eta elkarrekin egingo dituzte hobia husteko lanak.

 

Hobia Gopegi eta Ondategi herrietan kokatuta dago eta historialariek bihar eskainiko dituzte datu gehiago. Eusko Jaurlaritzaren erregistroen arabera, Gerra Zibileko lau hobi komun daude Zigoitian; Etxaguen I, II, III eta Zestafe.

 


Iturria: Berria

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide