Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak Kataluniatik etorri dira, %16 inguru. Hego Euskal Herritik etorri direnak ere %16 inguru izan dira, Madriletik %14’5 eta Valentziatik, %7.
Idoia Garmendia turismo zinegotzia pozik azaldu da datuekin eta kopurua “urtez urte hazte ari dela” nabarmendu nahi izan du. Garmendiaren esanetan turismoak eragin positiboa du hiriko ekonomian eta sektore hau bultzatzen jarraitzeko asmoa agertu du.
Gasteizko Turismo bulegoak jasotako datuen arabera, 4.600 bisitari izan ditu hiriak Aste Santuko bost egunetan. Zehazki, 4.610 lagun joan dira informazio eske plaza Berrian kokatuta dagoen Turismo bulegora, iaz baino %2’08 gehiago. Ostegun santua izan da egunik jendetsuena, 1.205 bisitariekin.